XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Altzairugile bakoitzak bere altzairuei izen berezia ematen die.
Hori ordenatu nahi izan da, zenbait araudi agertu delarik.
Espainian erabilienak aipaturiko
Nahiz eta lehenengoa zaharra den, oraindik ere asko erabiltzen da.
I.H.A.k altzairuak letra bat (F) eta hiru zifraz izendatzen zituen, eta sailkapena hau zen:
F-100 Eraikuntzarako altzairu finak
F-200 Erabilpen berezietarako altzairu finak
F-300 Korrosio eta oxidazioarekiko erresistentziadun altzairuak
F-400 Larrialdietarako altzairuak
F-500 Erreminta-altzairuak
F-600 Altzairu arruntak
Gaur egun, berriz, UNE arauak indartzen ari dira eta bere izendapena gero eta gehiago erabiltzen da.
Bi izendatze-metodo onartzen ditu: numerikoa eta sinbolikoa.
Letra bat eta lau zifra dira.
Letra aleazio-motari dagokio, ikusi dugunez F. L. C. V edo S izan daitekelarik.
Altzairuak burdin aleazioak direnez, F daramate.
Lehenengo zifrak saila adierazten du, bigarrenak taldea, eta azken biek banakakoa (esanahi fisikorik ez dutelarik).